2015eko KOMUNIKATUA

Posted on noviembre 30, 2015 in Noticias | 0 comments

                     “GIBa. ESTATU ITUNA ORAIN”

  Abenduaren 1a, Hiesaren Aurkako Mundo Mailako Eguna.

Bilbon, 2015ko azaroaren 25ean.

 

Gib/Hiesari ematen zaion erantzuna gizarte osoaren ardura dela uste dugunok, aurten ere abenduaren 1a, Hiesaren Aurkako Mundu Mailako Eguna ospatzen dugu. Urtean behin prebentzioak duen garrantziaz sentsibillizatzeko eta gizartean dagoen Gib/Hiesaren irudikapen estigmatizatzailea murrizteko.

 

Bestetik Gib/Hiesa izurritearen aurrean erantzun duin bat emateko Bilbo zein Bizkaiko erakundeek, administrazio publikoen laguntzaz, burutzen dugun eginbehar komunitarioa ikustarazteko aukera ezinhobea da.

Lanean daramazkigun urte guzti hauetan, argi gelditu zaigu gaixotasunaren garapena bideratzerako orduan, GIBaz bizi diren gizon eta emakumeen garrantzia. Gibaz bizi diren pertsonak oso aktiboak dira bere gaixotasunari dagokionez eta honek adierazten du, Giba gizarte osoaren kontu bat dela. Hala eta guztiz ere, estigma eta diskriminazioak gure gizartean jarraitzen dute, ezjakintasuna eta beldurraren adierazle bezala. Egoera honen aurrean hartu beharreko neurriak jakinak dira, informazioa areagotzen duten ekintza iraunkorrak burutzea, gazteei heziketa sexuala eskeintzea eta sentsibilizazio sustatzea, izan ere informazio objetiboa ematean irizpide anitz eta aberatsak dituen gizartea sustatzen ari gara.

 

Aktibismoan burutzen diren ekintzak aurrera eramatean, prebentzioa, laguntza, eskuhartzea eta abar…azken erronkak kontutan hartu behar ditugu, gizartean gertatzen ari diren aldaketak. Belaunaldi berriek Giba kanpokoa moduan edo beraiek izan ezin dezaketen gaixotasun bat moduan hautematen dute, izan ere, tratamendu berritzaileek gaixotasuna kronifikatu dute, baino oso kontutan hartzekoa da, Gibaren injekzio berriak, oso pertsona gazteetan gertatzen direla.

 

Garrantzitsua iruditzen zaigu entitate sozialak Onusidak proposatutako 90,90,90 xedearekin bat egitea. Honek 2020. urtean, Gibaz bizi diren pertsonen %90ak bere diagnostikoa ezagutu dezatela, Gibaz bizi diren pertsonen %90ak tratamendu antiretrobirala jaso dezatela eta tratamendua jasotzen duten pertsonen %90ak beraien karga birala detektaezina izan dezatela bilatzen du.

 

Beraz aktibismoa eta inzidentzia indartzeko garai da, aktore/sa politikoek Giba presente mantendu dezaten, erantzunak eman ahal izateko, ekintzak aurrera eramateko eta estatu mailako itun bat lortzeko orain!!!

 

Aste hontan eta hurrengoan zehar ekintza hezitzaile, informatibo eta kulturalak burutuko ditugu eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 Zine Foruma.

Dallas Buyers Club.

Larubata 2015eko azaroaren 28an

11:30-14:00.

Munduko Medikuak egoitzan.

Bailén kalea 1º, baxua- Bilbao.

 

 Komunitatearen sentsibilizazio eta kontzientziazio mahai ingurua

2015ko Abenduaren 1ean asteartea.

9:00-14:00 – 16:00-19:00.

Galdakao-Usansoloko Ospitalean.

 

Antzerki “Cuartito”a.

+ Jon Koldo Vázquez.

2015ko Abenduaren 1ean asteartea.

20:00-21:00.

Arriaga-Bilbao Antzokian.

 Foyer espazioan.

www.teatroarriaga.com

 

Eztabaida mahai ingurua:

“Boluntariotza bizi filosofía bat. Gib/Hiesaren aktibismoaren erronkak «

2015ko Abenduaren 2an asteazkena

18:00-20:00.

Munduko Medikuak egoitzan.

Bailén kalea 1º, baxua- Bilbao.

 

Eskerrak ematen dizkiogu Munduko Medikuak Elkarteari, Galdakao-Usansoloko Ospitalari, hala nola Jon Koldo Vázquez artistari, ospakizun honetan laguntzeko agertu duten jarrera ezinhobeagaitik.

Gure lana estatu mailako sarean burutzen dugula adierazi nahi dugu. Plataforma horietako bat CESIDA da, Gib/Hiesaren Gobernuz Kanpoko Estatuko Koordinatzailea eta ospakizun honetan bere mezuarekin bat egiten dugula adierazi nahiko genuke, beti ere Komunitate Erkidego bakoitzeko errealitatera egokituz.

Ekintza honen zabalkuntza burutzeko komunikabide lokalak konbokatzen ditugu.

 

 

Logistika:

Claudia Rivera

Itxarobide Elkartea
C/Iparraguirre 54, 1º 10 Dptua
Bilbao-48010

944449250-630242957
www.itxarobide.com
elkartea@itxarobide.com
Facebook eta Twitteren gaude

 

 

 

Bozeramalea:

Udiarraga García Uribe

944449250- 630241203

 

Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookVisit Us On Youtube